CIFP ZORNOTZA LHII
Helbidea: Bº Urritxe z/g
Herria: Amorebieta-Etxano
Posta-kodea: 48340
Probintzia: Bizkaia
Telefonoa: 946730251
e-maila: info@fpzornotza.com

         
   

Ate irekiak 2020

Ikastetxea bisitatu nahi izanez gero, eguna eta ordua 946730251 telefonoan eskatu

LOINTEK-era bisitaldia

  • 2020/02/13 |

Otsailaren 7an Soldadura Galdaragintza eta Metal Eraikuntza zikloak, LOINTEK enpresa ikustera joan ginen. Gure bi zikloekin lotuta dagoen enpresa izanik, oso esperientzi aberasgarria izan zen.

Mila esker zuen harreragatik

 

 

 

Itzalgailuen ikastaroa

  • 2020/02/06 |

Asteazken honetan, otsailak 5, Eusko Jaurlaritzako Prebentzio zerbitzutik, Marivi Carazo, Lan segurtasuneko teknikaria etorri zitzaigun, lan istripuen prebentzioari eta itzalgailuen erabilerari buruzko ikastaroa ematera. Azken hau praktikan jarri genuelarik.

 

 

MAIER-era bisitaldia

  • 2019/11/26 |

Azaroaren 22-an, urtero bezala, Mekatronika Industrialeko bigarren mailako ikasleekin Maier S. Cop enpresa bisitatzera joan ginen. Bisitak bi zati izan zituen, alde batetik planta bisitatu genuen prozesu produktibo osoa ikusteko aukera izan genuelarik. Beste alde batetik ikasleek , oso ondo diseinatutako dinamika batean parte hartu zuten. Dinamika honetan lan postu bat diseinatzerakoan kontutan izan behar diren faktore garrantzitsuenak zeintzuk diren ikusi zuten ikasleek.

Mila esker zuen harreragatik

Lankidetza hitzarmena, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta CIFP Zornotza LHII-ren artekoa

  • 2019/11/44 |

Hitzarmen honen xedea da UPV/EHUren eta CIFP ZORNOTZA LHIIren artean lankidetza esparrua garatzea, eskultura izaera duten eta bi aldeetako ikasleek metal lanari lotutako teknikak erabiltzea eskatzen dituzten proposamenak gorpuzteko, diziplina arteko proiektuetan lan ahalmena hobetuz, besteak beste, honela:

• Lankidetza metal eraikuntzetan, teknologien eta tailerreko prozesuen alorrean.

• Lanerako material gisa metala erabiltzen duten Eskultura saileko ikasgaietako proiektuak diseinatzea eta gorpuztea.

• Ikasketa eta ikerketa lan akademikoak, gradu amaierako Ianak, master amaierako lanak eta doktorego tesiak aurrera eramateko lankidetza, bi aldeei dagokien araudi akademikoaren arabera.

I'm BIZI

  • 2019/10/24 |

Gaur “I´m Bizi” ekitaldian parte hartu du CIFP ZORNOTZA LHII-k. Durangaldeko ikasleek aukera izan dute gure eskaintza ezagutzeko.

 

 

 

 

hueco
hueco

TXOKO