Gobierno Vasco


CIFP ZORNOTZA LHII
Helbidea: Bº Urritxe z/g
Herria: Amorebieta-Etxano
Posta-kodea: 48340
Probintzia: Bizkaia
Telefonoa: 946730251
e-maila: info@fpzornotza.com

         
   

Ate irekiak 2018

Ikastetxea bisitatu nahi izanez gero, eguna eta ordua 946730251 telefonoan eskatu

2018/-2019 Aurrematrikula

ekainaren 4tik 15era

Skills robotika 2018

  • 2018/05/17 |

Maiatzaren 16-an CIFP NIKOLAS LARBURU LHII-n Robotikako EuskoSkills 2018 ospatu ziren. Zentro antolatzailearekin batera, Tolosaldea LHII eta Zorntoza LHII-k parte hartu genuen. Frogak sei orduko iraupena izan zuen bi ataletan banatuta, bata programazioa ordenagailuarekin eta bestea robotaren maneiua. Luciano Edjang gure ikasleak lan gogorra egin ondoren merezimendu osoz 3. postua lortu zuen.

ZORIONAK!!!!!

https://youtu.be/1s876PmVn2k

Ekintzaile eguna

  • 2018/05/17 |

Maiatzak 16an , Ekintzaileen egune dela eta, CIFP Zornotza LHIIan hitzaldi bat emon da gure Areto Nagusian “Mugarik Gabeko Ekonomilariak” erakundetik etorri dira eta ekintzailetzari buruz hitz egin digute baina gizarte-ekonomiaren ikuspuntutik.

Ikasle ugarik agertu dira hitzaldia entzuten.

 

Zornotza LHII eta Udaletxearen arteko kolaborazioa

  • 2018/05/15 |

Zornotzako udaletik Ametx fundazioaren bitartez lan bat proposatu digute. Larrea kiroldegiko gela bat bi zatitan banatu nahi izan dute, hoietako bat kirol materiala gordetzeko. Gure lana, gela hori banatzeko metalezko egitura bat egitea izan da. Lan hori egiteko gure ikasleei erronka bat jarri diegu haiek egin dezaten eta EHTAZI metodología erabili dugu . Helburua egitura hori egitea eta bide batez gaitasun teknikoak eta zeharkakoak barneratzea izan da guretzat. Ikasleak diseinatu, egin eta montatu dute eta lan txukuna egin dutela ikusi daiteke argazkietan.

Zornotzako , Larrea kiroldegiko erabiltzaielak gure lanarekin pozik egotea espero dugu eta beste erronka baterako prest gaude.

Eskerrikasko Zornotzako udalari aukera hau emateagaitik.

 

 

Euskoskills 2018

  • 2018/04/10 |

2018ko martxoaren 21ean euskoskills2018 lehiaketa izan zen Aretxabaletan eta beste sei ikastetxerekin batera gu ere han izan ginen parte hartzen . Ikaslea tutorearekin batera goizeko 8 etarako han egon eta eta lehiaketarako material eta baliabideen banaketa egin ondoren ikasleak 6 orduko lanari ekin zion. Benetan lan gogorra izan zen eta gure ikaslea Odei Ruiz gustora aritu zen bertan. Ikasle guztietatik bat sailkatuko da eta Madrilera joango da hurrengo fasean parte hartzera.

Ikastetxetik ere ikaskideak eta irakasleak joan ginen lehiaketa ikustera eta animatzera. Gure ikaskidea animatzeaz gain soldadura birtuala egiteko aukera izan genuen.

Goiza ederra pasa genuen.

 

 

Gehilan 2000

  • 2018/03/23 |

CIFP Zornotza LHIIk, Gehilan 2000 eta Galdakaoko Coca Cola enpresarekin elkar lanean, neska talde baten formazioan parte hartu du. Neskak langabezian zeuden eta formazio honen ondoren Coca Cola enpresan hasiko dira lan egiten. Formakuntza eta kontratazioa biltzen dituen proiektu honetan, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak ere parte hartu dute. Argazkietan neskak formazio saioetan agertzen dira CIFP Zornotza LHIIren instalazioetan.

 

TXOKO

© fpzornotza
Telefonoa: 946730251 | Fax: 944040731 | info@fpzornotza.com